Gaur egun, haur literaturan dauden ipuinak bai gazteleraz, bai euskeraz idatzirik dauden arren, literatura mailan ere itzulpenak egiten direla esan behar dugu. Hona hemen Grimm anaiek idatziriko eta euskerara itzulitako "Bizitzaren muga" ipuina, non paragrafo bakoitzaren hasieran, zein pertsonaiak hitz egiten duen adieratzen du. Hori dela eta, pertsonaia bakoitzak esan behar duena kolore batez idatziko dugu, horrela umeekin irakurri nahi baldin bada, haiek pertsonaiak ondo desberdinduko dituzte.
KONTALARIA: Jainkoak mundua sortu eta izaki guztiei bizitzeko epea zehaztu nahi izan zienean, astoa agertu zen eta galdetu zion:
ASTOA: Jauna, zenbat denbora biziko naiz?
JAINKOA: Hogeita hamar urte, ondo iruditzen zaizu?
ASTOA: Zera, jauna, denbora gehiegi da. Kontu egiozu nire bizimodu petralari: zama gogorrak garraiatu beharra goizean hasi eta iluntzera arte, errotara arto-zakuak eraman beharra beste guztiek ogia jan dezaten, eta niretzat ukaldiak eta ostikadak besterik ez, erne eta bizi nadin! Barka iezadazu bizialdi luze horren zati bat.
KONTALARIA: Errukitu zen Jainkoa eta eman zizkion hamazortzi urte. Alde egin zuen handik astoa kontsolaturik, eta zakurra azaldu zen.
JAINKOA: Zenbat denbora bizi nahi duzu? Astoaren iritzian hogeita hamar urte gehiegi dira, baina zu ados egongo zara horiekin.
ZAKURRA: Jauna, ba ote da hori zure nahia? Kontua egin ezazu zenbat ibili beharko dudan arineketan; nire hankek ezingo dute hori jasan; eta behin galduz gero zaunka egiteko ahotsa eta kosk egiteko haginak, beste eginbeharrik ez dut izango, ez bada zoko batetik bestera marmarka ibiltzea.
KONTALARIA: Ohartu zen jainkoa zakurrak arrazoia bazuela, eta eman zizkion hamabi urte. Gero, tximinoa azaldu zen.
JAINKOA: Zu ederki asko biziko zinateke hogeita hamar urtean. Ez duzu astoak eta zakurrak adina lan egin beharrik, eta umore onean egoten zara beti.
TXIMINOA:Zera, Jauna, hala dirudien arren, bestela da. Zopa dagoenean, koilara dut falta. Beti egin behar izaten ditut txantxak. Aurpegiarekin imintzioka ibili beharra jendeak barre egin dezan, eta sagarren bat lortu eta haginka egiten diodanean, mikatz egoten da. Maizegi gorde ohi da tristura txantxaren atzean! Hogeita hamar urte ezin izango nituzke jasan.
KONTALARIA: Errukitu zen Jainkoa eta eman zizkion hamar urte. Agertu zen, azkenik, gizakia alai, sasoiko eta sendo, eta eskatu zion Jainkoari bizitzeko muga esan ziezaion.
JAINKOA: Hogeita hamar urtez biziko zara, aski duzu?
GIZAKIA: Bai bizialdi laburra! Etxea eraiki, nire beheko sua sugarretan hasi eta nik landatutako arbolak loratu eta fruituak ematen hasi orduko, pozez biziko naizela uste dudan unean, horra hil beharra! O, Jauna, luza ezazu nire bizitza!
JAINKOA: Erantsiko dizkizut astoaren hamazortzi urteak
GIZAKIA: Hori ez da nahikoa!
JAINKOA: Baita zakurraren hamabi urteak ere.
GIZAKIA: Oraindik ere gutxi da!
JAINKOA: Tira ba!, emango dizkizut tximinoaren hamar urteak, baina ez duzu besterik izango.
KONTALARIA: Abiatu zen gizakia, pozik ez ordea. Beraz, gizakia hirurogeita hamar urtez bizi ohi da. Lehenengo hogeita hamarrak haren giza urteak dira eta azkar igarotzen zaizkio; urte horietan sasoiko egoten da, alai, gogoz egiten du lan eta poza hartzen du bere bizimoduarekin. Gero astoaren hamazortzi urteak datoz; zamak bata bestearen ondotik pilatzen zaizkio: garia garraiatu, besteei jatekoa eman beharra; eta kolpeak eta ostikadak ditu lan leial horrentzako saria. Handik gerora etortzen dira zakurraren hamabi urteak; bazter batean egoten da etzanda purrustaka, eta ez du haginik kosk egiteko. Eta garai hori igarota, tximinoaren urteek osatzen diote amaiera. Orduan gizakia txotxolotu egiten da, tontakeriak egiten ditu, eta umeek hari iseka.
Hona hemen testua koloreztatuta, zein polita, e?
Azken baten ipuinak umeei honela eskeiniz gero , agian gogo gehiago jar dezakete irakurketan.
Hona hemen ipuina topatu dudan web orria. Nire ustez bertan sartzea interesgarria izan daiteke, ipuinaren kontaketa egiten baitalako, entzun jartzen durn gunean klikatuz gero.
2008/01/18
Irakurketaz gozatzeko beste bide bat.
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
2:58
2
iruzkin
Etiketak: Ipuinak, itzulpena.
2008/01/17
Ipuinak kontatzearen garrantzia
Oraingo honetan, Beñat Doxandabaratz-i buruz aritzen den blog bati buruz hitz egingo dut. Bere ustez, ipuinak kontatzean, garrantzi handikoa den arau hirukia ezarri behar da: publikoa, ipuina eta kontalaria.
Baina ez hori bakarrik, gaur egun, bai bertsolaritzak, bai antzerkigintzak, kontalaritzak baino garrantzi handiagoa izatea lortu dutela goraipatzen du.
Azken batean, idazle honek ipuinak hautatzeko lehen eta egungo nahasketa egiten du eta gaiak berdinak direla dio.
Hauxe da blog-ean esaten dena, hala ere, elarrizketari buruz zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, hona hemen web orria
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
5:31
0
iruzkin
Etiketak: Ipuinak, kontalaritza
2008/01/14
2008/01/12
Euskal Herriko mitologia
Pertsonaien web orria hauxe da eta euskal mitologiaren inguruko informazio gehiago nahi izatekotan, nik hurrengo web orria erabili dut.
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
3:52
0
iruzkin
Etiketak: Euskal mitologia. Pertsonaiak
2008/01/09
Bernardo Atxaga

Kaixo berriro ere. Gaurko honetan Bernardo Atxagari buruz arituko naiz. Bere bizitzaren inguruko datu batzuk emateaz gain, argitaratutako lanez ere arituko naiz.
Bernardo Atxaga Asteasun jaio zen 1951. urtean. Bilboko Unibertsitatean, Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen arren, hainbat lanbide desberditan aritu da: euskerazko irakaslea, irratiko gidoilaria... Gaur egun, literatura da, idazle honek literaturan jo eta ke ari da.
Argitaratutako lanak:
1976. urtean Ziutateaz eleberria.
1978. urtean Etiopia poema-liburua.
1993. urtean Poemas & Híbridos bilduma.
1995. urtean Dos hermanos (Bi anai).
1996. urtean Esos cielos ( Zeru horiek).
Bernardo Atxaga, euskarak duen adierazkortasunaren eta sendotasunaren erreferentzia saihestezin eta bikain bihurtu da.
Obabakoak 1988. urtean argitaratua, arraskata handia lortu zuen. Honi esker, Literaturako Sari Nazionala, Kritikaren Saria, Euskadi Saria eta Pariseko Millepages Saria lortu ditu. Euskeraz idatzitako liburu hau hurrengo hizkuntzatara itzulia izan da:
Euskera: Erein, 1.988 - Gaztelera: Ediciones B, Tiempos Modernos bilduma, 1989 Ediciones B, VIB bilduma, poltsiko-argitalpena, 1993 Ediciones B, BDB bilduma, poltsiko-argitalpena, 1995 Ediciones B, Ficcionario bilduma, 1997 Círculo de lectores, (Club argitalpena), 1990 Punto de Lectura, poltsiko-argitalpena, 2000 - Katalana: Ediciones B, Línea d'ombra bilduma, 1990. Itzultzailea: Marta Hernández Pibernat - Frantsesa: Christian Bourgois Éditeur, 1991. Itzultzailea: André Gabastou - Italiera: Giulio Einaudi Editore, 1991. Itzultzailea: Sonia Piloto di Castri - Alemana: Schönbach Verlag, 1991 y Unionsverlag, 1995 (poltsiko-argitalpena). Itzultzailea: Giovanna Waeckerlin Induni - Portugesa: Quetzal Editores, 1992. Itzultzailea: Egito Gonçalves - Nederlandera: Nijgh & Van Ditmar, 1992. Itzultzailea: Johana Vuyk - Bosdriesz - Ingelesa (U.K.): Hutchinson, 1992 y Vintage, 1993 (poltsiko-argitalpena) - Ingelesa (U.S.A.): Pantheon Books, 1993 y Vintage, 1994 (poltsiko-argitalpena) Itzultzailea: Margaret Jull Costa - Grekera: Editions Ekkremes, 1993. Itzultzailea: Stratos Ioanndis - Suediera: Albert Bonniers Förlag, 1994. Itzultzailea: Ulla Roseen - Norvegiera: Gyldendal Norsk Förlag, 1994. Itzultzailea: Arne Worren - Finlandiera: Tammi Publishers, 1994. Itzultzailea: Tarja Roinila - Albaniera: Dituria, 1996. Itzultzailea: Mira Meksi - Daniera: Samlerem Förlag, 1997. Itzultzailea: Iben Hasselbalch - Friulanoa: Renzo Ciutto, 1999. Ez dago zehaztuta noiz argitaratuko den - Errumaniera: Itzulpena: Aurel Covaci. Ez dago zehaztuta noiz argitaratuko den - Txekiera: Ewa Edition. Ez dago zehaztuta noiz argitaratuko den - Hindiera: Saga Publications, 1998. Ez dago zehaztuta noiz argitaratuko den - Turkiera: Döst Kitabevi, 2000/2001 - Kroaziera: Demetra, 2000/2001 - Asturiera: Editora del Norte, 1995. Itzultzailea: Lena Rodríguez Coalla - Poloniera (zatia): Ofizina Literazka, 1992. Itzultzailea: Anna Sobolewska eta beste batzuk. - Arabiera (Siria) (zatia): Dar Altaliaa Al-Jadidah, 1999 |
Horrez gain, autore oparo honek zenbait liburu kaleratu ditu etxeko gazteentzako:
- NIKOLASAREN ABENTURAK ETA KALENTURAK: Juan Carlos Eguillorren irudiak Euskera: Elkar, 1979 Gaztelera: Ediciones B, Marabierto bilduma, 1989 Katalana: (Nikolasa, històries i cabories) Ediciones B, Marobert bilduma, 1989. Itzulpena: Josep Daurella La Magrana, 1998, Pep Montserratek egindako beste irudi batzuekin - RAMUNTXO DETEKTIBE: Juan Carlos Eguillorren irudiak Euskera: Elkar, 1979 Gaztelera: Ediciones B, Marabierto bilduma, 1989 Katalana: Ediciones B, Marobert bilduma, 1989 La Magrana, 1998, Pep Montserratek egindako beste irudi batzuekin - LA CACERÍA: Altea, 1986 Asun Balzolaren irudiak - CHUCK ARANBERRI DENTISTA BATEN ETXEAN: Juan Karlos Eguillorren irudiak Euskaraz Erein argitaletxeak argitaratu zuen (1982) eta katalanez La Magranak (1985) - SIBERIAKO IPUIN ETA KANTAK: Euskera: 4 liburuz osatutako seriea, Ereinek argitaratua Jimmy Potxolo. Antton Olariagaren irudiak (1984) Antonino Apreta. Jon Zabaletaren irudiak (1982) Asto bat hipodromoan. Jon Zabaletaren irudiak (1984) Txitoen istorioa Asun Balzolaren irudiak (1984) Katalanera itzuliak, Ediciones Bromera-k argitaratu ditu (1992) Gaztelera: Aurreko bilduma Latinoamerikan argitaratu du Editorial Laboratorio Educativok. Izenburuak: Jimmy Potxolo Antonino Apreta Un burro en el hipódromo Los pollitos y Bakarty James - FLANNERY ETA BERE ASTOKILOAK: Gaztetxoentzako kontuak, Elkar argitaletxeak euskaraz argitaratuak (1991). Gaztelerara itzulia (Ediciones B, 1992, Hora Cero bilduma) eta italierara (Giunti Gruppo Editoriale, 1996). Diskoa argitaratu zuten Flannery eta bere astokiloak (Elkar,1986) kontuetan agertzen diren abestiekin; musika Juan Carlos Pérezena da. Kontuetan oinarrituta Euskal Telebistak 1993an marrazki bizidunen seriea eman zuen euskaraz. - XOLAK BADU LEHOIEN BERRI: Liburu hau umeentzat hamar liburuz osatutako bildumaren lehenengoa da. Irudiak: Mikel Valverde Euskarazko argitalpena Ereinek egin zuen (1995) Gaztelera: (Shola y los leones) Ediciones SM, 1995 Círculo de Lectores, 1997 Katalana: Cruïlla, 1995 Alemana: Altberliner, 1996 Frantsesa: La Joie de Lire, 1999. Itzultzailea: André Gabastou Italiera: Piemme junior, 1998. Itzultzailea: Maria Bastanzetti Turkiera: Günisigi Kitapligi, 1999. Itzultzailea: Ilknur Ayasli Pol Pot antzerki-konpainiak sarritan antzeztu du ipuin hau - XOLA ETA BASURDEA Irudiak: Mikel Valverde Euskadi Saria 1997 Literaturako Sari Nazionaleko finalista umeentzako kategorian Seriaren bigarren liburua Euskera: Erein 1996 Gaztelera: Ediciones SM Círculo de Lectores, 1997 Katalana: Cruïlla, 1998 Alemana: Albertliner, 1998 Frantsesa: La Joie de Lire, 1999. Itzultzailea: André Gabastou - MUNDUA ETA MARKONI Euskaraz eta gazteleraz argitaratua (Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1995). Eskolarako agenda formatoan argitaratu zen BBK Agenda izenburupean. Irudiak: Mikel Valverde. Markonitar Handien Ekintza handiak Los grandes episodios de la gran familia Markoni Euskaraz eta gazteleraz argitaratua Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak (1997); lehenago eskolarako agendetan bildutako kontuen bilduma da. Bambulo I: Lehen urratsak / Bambulo: Primeros pasos Bambulo II: Krisia / Bambulo: La crisis Irudiak: Mikel Valverde Euskera: Erein, 1998 Gaztelera: Alfaguara, 1998 Katalana: Alfaguara, 1999 Alemana: Altberliner, 2000 Italiera: 2000 Bambulo III. Ternuako penak / Bambulo III. Amigos que cuentan Euskera: Erein, 1999 Gaztelera: Alfaguara, 1999 - XOLA EHIZAN Gara, 2000 |
Bera, ikus daitekenez Atxagaren lanak Euskal Herrian ezagunak izateaz gain, izugarrizko arrakasta dute hemendik kanpo.
Bai Bernardo Atxagari, bai bere lanei buruz informazio gehiago nahi izatekotan, hona hemen web orria.
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
12:58
1 iruzkin
Etiketak: Bernardo Atxaga, Obabakoak
2008/01/06
Ipuinak kontatzeko beste modu interesgarri bat
Gai honi buruz informazio gehiago nahi izatekotan, sartu web orri honetan.
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
9:30
0
iruzkin
Etiketak: Ipuin teknika berria. Kamishibai.
2008/01/03
Praktiketan izandako esperientzia.
Kaixo berriro ere!!!
Badakigunez, haurrak txikiak direnean irakurtzen ez dakiten arren, komenigarria da bestelako pertsonek haiekin ipuinak gainbegiratzea eta haien aurrean irakurtze itxurak egitea.
Baina ipuinak etxean irakurtzeaz gain ikastolan ere lekutxo bat du. Horregatik oraingo honetan, praktiketan egon naizen irakaslearekin, berak ipuinak nola kontatzen zituen azaltzen ahaleginduko naiz.
Lehenengo eta behin eta azalpenak ematen hasi baino lehen, irakasleak ume guztiek jesarrita egon arte itxaroten zuen. Gelan ixiltasuna nagusi zela, ipuin bat kontatuko ziela eta adi- adi egon behar zutela esaten zien.Batzutan lurrean jesartzen ziren eta beste batzutan aulkietan.
Irakasleak ez zituen ipuinak asmatzen, irakurtzen zituen. Baina irakurtzen zuen bitartean irudiak erakusten zizkien.
Irakaslea zutunik mantentzen zen ipuina kontatzen zuela eta bitartean irudiak deskribatzen zizkien.
Ipuina irakurtzen bukatu ondoren galdera solteak egiten zituen umeek erantzuteko.
Normalean ipuin berdinarekin denbora nahikotxo ematen zuten, umeek istorioa ondo ulertzeko.
Egoera hau umeek irakurketaz gozatzeko bide bat izanik, lantzea komenigarria izan daitekeela uste dut.
2007/12/03
Iñaki Lasa, ipuin kontalaria.
kaixo berriro ere. Oraingo honetan Iñaki Lasa kontalariak, adinaren arabera proposatzen dituen saioei buruz arituko naiz.
Iñaki Lasak Bizkaian urte asko daramatzan arren, Beasain izan zen ipuin kontalari honek ezagutu zuen Euskal Herriko lehen herria.
Lasak txikitatik bere aitonaren eskutik bizi izan ditu ipuin kontaketak eta horrek egin dio hain zuzen ere, gaur egun horretan aritzeak.
Kontalari honek pasadizoak, ipuinak, kontakizunak eta euskalkiak maite ditu, baita bertso, musika eta kantuak ere.
Eta kontalari lanetan ibiltzeaz gain, antzerki bikoizketa eta itzultzaile bezela ere aritu da.
Hori dela eta, hauxe da Lasak proposatzen duena, zenbait eskoletan probatu ondoren:
- 2 urtetik 6 urtera bitartean, saio laburrari ematen dio garrantzia, hain zuzen ere, 30 minutuko bi emanaldi. Txikitxoen ipuinak, kanta lelo errazdun banarekin, gitarra, ahoko arpa, ahoko soinua,...lagun izaten ditu. - 7 urtetik, 11 urtera ere iraupen berdineko emanaldiak proposatzen ditu baina honetan aurkeztuko diren gaiak adin honi egokitutakoak izango dira: Euskal mitologiako ipuinak eta mundu zabalekoak. Astoa eta otsoaren arteko bertso-elkarrizketa kantatua gitarra laguntzarekin. - 11 eta 14 urte bitartean, 40 minutuko emanaldi bat eskeintzen du.Euskal mitologiako kontakizunak eta mundu zabalekoak. - Helduentzako bi ikuskizun ordu batekoa bakoitza.“Bertan goxo” Abestiak: Amak ezkondu ninduen, Hamairu urte; bertsoak: Astako eta otsako, Ke te pareze, Mari”. Balkanetako ipuinak, Euskal Herrikoak, Saharako kontakizun laburrak, aitona zenari entzunak...“Ekialdeko eta hemengo ipuinak” Txinako ipuinak dira asko. |
Beraz, ikus dezakegu Lasak publiko zabalari eskeintzen dizkiola bere lanak. Modu honetan, nire ustez interesgarria izan daiteke kontalari honen emaitzak ikustera joatea.
Technorati Profile
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
2:49
0
iruzkin
Etiketak: Ipuin kontalaria.Iñaki Lasa.
2007/11/23
Hiru Txerritxoak

Nork ez du noizbait Hiru Txerritxoen istorioa irakurri? Irakurri ez duzuontzat, oraingo honetan hiru anaien arteko tira- birak labur- labur kontatzen ahaleginduko natzaizue.
Hiru Txerritxoak, basoan bizi ziren hiru anai ziren. Oso pozik bizi baziren ere, otsoaren beldur ziren, jango zutenaren beldur.Hori dela eta, txerritxoek etxe bat egitea pentsatu zuten, otso maltzurraren atzaparretatik babesteko.
Gazteenari jolastea asko gustatzen zitzaionez, lastozko etxe sinplea egin eta jolastera joan zen. Ertainak bere anai gaztea jolasten zegoela ikustean, ez zuen gogo handirik ipini etxea eraikitzeko eta burdinezko etxea egin zuen.
Baina zaharrenak zuhur jokatu eta adreiluzko etxea egiteari ekin zion.
Otsoak txerri txikiaren atzetik joan zen eta txerriak bere etxean salbu zegoela pentsatu arren, otsoak putz eta putz egin zuen etxea lurrera bota zuen arte.
Txerria beldurtuta, bere anai ertainaren etxera abiatu zen korrika batean, baina burdinezko etxea ez zen traba izan otsoak hau ere lurrera botatzeko.
Hori ikustean bi anaiek txerri nagusiaren etxera joatea pentsatu zuten. Han zeudela etxeko lehio eta ate guztiak ondo itxi zituzten. otsoak etxearen inguruan bueltaka hasi zen non sartu zitekeen ikusteko. Orduan eskailera luze bat hartu eta tximiniatik sartzea erabaki zuen. Baina txerri zaharrenak tximinian ura irekiten jarri zuen. Otsoa tximiniatik jeisten zegoela urara jausi eta erre egin zen.
Baso guztian zehar egon zen otsoak ohiuka. Eta handik aurrera ez zuen hiru txerritxoak jateko pentsamendurik izan.
Ipuin honek azken batean adierazi nahi diguna da, gauzak ondo eta astiro egin behar direla, emaitza onak izateko. hala ere, gehienetan ez da horrela egiten.
Hau izan da erabili dudan web orria.
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
10:09
4
iruzkin
Etiketak: Hiru Txerritxoak. Ipuinak.
2007/11/10
Zenbait bideo.
Etxean umeei ipuinak kontatzen badizkiegu ere, ikasgelan ere garrantzi handia hartzen dute. Horregatik hona hemen irakasle batek bost urteko ume talde bati kontatutako ipuin bat.
Guztiek borobil batean jesarrita daudela irakaslea ipuinari hasiera ematen diolarik, hasiera- hasieratik umeek gozotasunez jarraitzen dute istoria.
Hona hemen beste bideo bat, baina kasu honetan hiru urteko umeentzako.
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
8:43
0
iruzkin
Etiketak: Bideoak. Ipuin kontalaria.
2007/11/09
Txanogorritxu
| Txanogorritxu Europan zehar lehenengo ahoz eta geroago idatziz hedatutako ipuina izan zen. |

| Baina nor izan zen ipuin honen asmatzailea? |
| Grimm anaiek haiena idatzi zuten. |
2007/11/05
Zer egin gazteek irakur dezaten?
2007/10/25
Euskarazko haur eta gazte literaturaren inguruko historia pixka bat.
Euskarazko haur eta gazte literatura orain dela asko sortu zela pentsatzen den arren, 1803. urtean idatzi zen lehen liburua.
Idatzizko literaturaren ondoan, euskal kulturan oso aberatsa den eta aspalditik datorkigun ahozko literatura dugu: kantak, poemak...
Hala ere, idatzizkoaren produkzioa gero eta aberatsagoa da, batez ere azkenengo hamarkada honetan. Baina 1936. urteko gerra gertatu ondoren produkzioa behera egin zuen. Alabaina garai horretan haur eta gazte literaturako obra esanguratsu batzuk idatzi ziren: Haur elhe (1944) Oxibik idatzirikoa. Orixek, haurrentzako eginiko, Leoi- kumea eta Jon Etxaidek argitaratutako zenbait liburu.
Modu honetan eta haur eta gazte literatura gero eta garrantzi handiagoa duen heinean, aldizkariak argitaratzen hasi ziren 60. hamarkadatik aurrera.
Aldizkarien produkzioa gora egiten zuen bitartean, 1980. urtetik aurrera haur eta gazte literaturaren eboluzioa gertatu zen, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga eta Mariasun Landa idazleen obrei esker, garai haretan hasiko baita literatura modernoa.
Gaur egun argitaratzen diren liburu kopurua 1803 eta 1980. urteen artean kalera irtetzen zirenak baino gehiago dira.
Azken batean, irakurleok gara modu batean bai ahozko, bai idatzizko euskal literatura aberastu dezakeguna.
Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izatekotan web orri honetan sartu zaitekez.
2007/10/22
Ipuinak aukeratzen...
Oraingo honetan, umeen ipuinak aukeratzerako orduan kontuan hartu beharreko irizpideei buruz arituko natzaizue. Gai honi buruz hitz egiteko sarean aurkitu dudan blog batean oinarrituko naz.
0- 2 urte bitartean umeek oraindik irakurtzen ez dakiten arren, komenigarria da haien adinerako aproposak diren ipuinak erakustea eta haiekin gainbegiratzea. Ipuin horrek bigunak, ohialezkoak... izango dira.
Liburuekin duten lehenengo kontaktu honetan, nahiz eta letrak zer diren ulertu ez, imaginazioa edo egunerokotasuna lantzen duten irudiak begiratzea gustoko dute. Hori dela eta, eredu hori jarraitzen duten liburuak erabiliko dira.
2-4 urte bitartean liburua liburu bezala hartzen hasiko da. Honetan oinarrizkoak diren kontzeptu batzuk barneratzen hasten dira (handia, txikia, kanpoan, barruan...). Hori dela eta kontzeptu hauek lantzen dituzten ipuinak eskainiko dizkiegu.
4-7 urte. Adin honekin fikzioa eta errealitatea nahasten duten arren, logika sinplea garatzen hasten dira.
Hori dela eta emandako orientabideak aproposak izan daitezke, kontalariak umearen adinaren arabera, zein ipuin aukeratu behar duen gogoan izateko.
Bukatzeko, nik 0-7 urteen arteko ideiei buruz idatzi dudan arren, informazio gehiago nahi izatekotan hasieran aipatutako blogean aurkituko duzue, bertan 13 urte eta hortik gora jarraitu beharreko pausuak komentatzen baitira.
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
2:45
0
iruzkin
Etiketak: Ipuin aproposak. Orientabideak.
2007/10/21
Nola kontatu ipuinak haurrei?
Hemen naukazue berriro ere. Honetan blog bat aurkitu dut non ipuinak nola kontatu behar diren azaltzen duen.
Haurrei asko gustatzen zaizkie ipuinak entzutea, horregatik kontalariak ipuinak irakurri edo kontatu ditzake. kontatutako ipuinak esanahia sinpleagoa izango du, egitura konplexuak alde batera usten direlako. Bestaldetik, hitzez hitz irakurritako ipuinak abantaila emango dio haurrari, honek ipuina beste batean hartu dezakeelako berriz irakurtzeko. Azken batean, bai ahoz, bai hitzez hitz kontatzeak onurak ematen dizkio haurrari.
Hori dela eta, hurrengo pausuak kontuan hartzea komenigarria litzateke:
1.- IPUINA ONDO AUKERATU
Lehenengo eta behin, ondo aukeratu behar da kontatzera goazen ipuina. Ipuin- kontaketa komunikazio- jarduera denez, kontalariak ipuin egokia aukeratu behar du, norberaren emozioa dastatu ahal izateko.
2.- LEKUA
Ipuina espazio jakin batean lekutu behar da, zeren ez da berdina izango adibidez, ekintzak klasean gertatzea edo mendian. Hau da, ipuinak bere giroa behar du.
3.- ISILTASUNA
Isiltasunak garrantzi handia du, umeek ipuinaren zain isilik egon behar direlako eta entzuten ikasi behar dutelako.
4.- KONTATZEKO ERA
Honetan sei ezaugarri hartzen dira kontuan: apaltasuna, mugimendu logikoa, gorputza, erritmoa, keinuak eta aurpegia. Azkenengo biak garrantzi handikoak dira ipuina entzuten dagoenak, kontalariak egiten dituen keinuak eta jartzen dituen aurpegien arabera istorioa modu batean edo bestean ulertuko duelako.
Hauek dira ipuin bat kontatzerakoan kontuan hartu beharrekoak. Azken batean, ipuin bat ondo kontatzeak onurak ekartzen dizkio bai kontalariari, berak kontatuko istorioa besteen gustokoa izan delako, bai haurrari, kontakizuna bizi izan duelako.
Informazio gehiago nahi izanez gero, blog honetan sartu zaitekez.
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
6:34
0
iruzkin
Etiketak: Ipuin kontaketa.
2007/10/15
Umeek irakurketaz goza dezaten...
Ipuinak familian, eskolan edo gizartean, belaunaldiz belaunaldi mezuak zabaltzen joan dira. Mendeetan zehar umeei kontatzen zitzaizkien ipuinak eredu batzuk emateko tresna izan dira. Gaur egun, ipuinak gizartean eman diren aldaketetara egokitzen joan dira, eredu modernoagoak erabiliz, sinesgarritasuna ziurtatzeko asmoz.
Horrexegatik, umeak txikiak direnetik ipuinak, heziketarako erabili daitezkeen baliabiderik eraginkorrenak direla esan dezakegu. Hauen bitartez, haurrak bere irudimena lantzeaz gain, hainbat helburu didaktiko barneratzen ditu.
Baina haurrak ipuinaz goza dezan bai irakaslearen, bai gurasoen lana garrantzitsua da, hau da, pertsona hauek umeari irakatsi behar diote nola jolastu, hurbildu eta ulertu behar den irakurketa.
Behin liburu bat esku artean daukagula honako pausu hauek jarraitzea komenigarria da:
1.- Irakurtzen hasi aurretik ikus esplorazioa egitea interesgarria da, hau da, haurra ipuina kanpotik deskribatzea, azala ikutzea...
2.- Liburua ireki ondoren umearekin hurrengoa lantzen saiatuko gara: irudietan zeintzuk kolore dauden asmatu, haurrari gehien gustatzen zaiona seinalatu, errepikatzen den pertsonaia edo gauza bilatu...
3.- Liburua irakurri eta gero, haurrari pertsoanaia zehatz baten marrazkia egiteko edota istorioari beste amaiera bat emateko eskatuko diogu.
Badakigu haurrak gurasoak irakurtzen ikusten baditu, berari ere irakurtzeko gogoa piztuko zaiola. Horregatik prozesu hau jarraituz gero, umeak irakurketaz goza dezake eta horren garrantziaz ohartu daiteke.
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
3:18
0
iruzkin
Etiketak: Ipuinak. Irakurketan kontuan izan beharrekoa. Giroa.

