
Nork ez du noizbait Hiru Txerritxoen istorioa irakurri? Irakurri ez duzuontzat, oraingo honetan hiru anaien arteko tira- birak labur- labur kontatzen ahaleginduko natzaizue.
Hiru Txerritxoak, basoan bizi ziren hiru anai ziren. Oso pozik bizi baziren ere, otsoaren beldur ziren, jango zutenaren beldur.Hori dela eta, txerritxoek etxe bat egitea pentsatu zuten, otso maltzurraren atzaparretatik babesteko.
Gazteenari jolastea asko gustatzen zitzaionez, lastozko etxe sinplea egin eta jolastera joan zen. Ertainak bere anai gaztea jolasten zegoela ikustean, ez zuen gogo handirik ipini etxea eraikitzeko eta burdinezko etxea egin zuen.
Baina zaharrenak zuhur jokatu eta adreiluzko etxea egiteari ekin zion.
Otsoak txerri txikiaren atzetik joan zen eta txerriak bere etxean salbu zegoela pentsatu arren, otsoak putz eta putz egin zuen etxea lurrera bota zuen arte.
Txerria beldurtuta, bere anai ertainaren etxera abiatu zen korrika batean, baina burdinezko etxea ez zen traba izan otsoak hau ere lurrera botatzeko.
Hori ikustean bi anaiek txerri nagusiaren etxera joatea pentsatu zuten. Han zeudela etxeko lehio eta ate guztiak ondo itxi zituzten. otsoak etxearen inguruan bueltaka hasi zen non sartu zitekeen ikusteko. Orduan eskailera luze bat hartu eta tximiniatik sartzea erabaki zuen. Baina txerri zaharrenak tximinian ura irekiten jarri zuen. Otsoa tximiniatik jeisten zegoela urara jausi eta erre egin zen.
Baso guztian zehar egon zen otsoak ohiuka. Eta handik aurrera ez zuen hiru txerritxoak jateko pentsamendurik izan.
Ipuin honek azken batean adierazi nahi diguna da, gauzak ondo eta astiro egin behar direla, emaitza onak izateko. hala ere, gehienetan ez da horrela egiten.
Hau izan da erabili dudan web orria.
2007/11/23
Hiru Txerritxoak
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
10:09
4
iruzkin
Etiketak: Hiru Txerritxoak. Ipuinak.
2007/11/10
Zenbait bideo.
Etxean umeei ipuinak kontatzen badizkiegu ere, ikasgelan ere garrantzi handia hartzen dute. Horregatik hona hemen irakasle batek bost urteko ume talde bati kontatutako ipuin bat.
Guztiek borobil batean jesarrita daudela irakaslea ipuinari hasiera ematen diolarik, hasiera- hasieratik umeek gozotasunez jarraitzen dute istoria.
Hona hemen beste bideo bat, baina kasu honetan hiru urteko umeentzako.
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
8:43
0
iruzkin
Etiketak: Bideoak. Ipuin kontalaria.
2007/11/09
Txanogorritxu
| Txanogorritxu Europan zehar lehenengo ahoz eta geroago idatziz hedatutako ipuina izan zen. |

| Baina nor izan zen ipuin honen asmatzailea? |
| Grimm anaiek haiena idatzi zuten. |
2007/11/05
Zer egin gazteek irakur dezaten?
2007/10/25
Euskarazko haur eta gazte literaturaren inguruko historia pixka bat.
Euskarazko haur eta gazte literatura orain dela asko sortu zela pentsatzen den arren, 1803. urtean idatzi zen lehen liburua.
Idatzizko literaturaren ondoan, euskal kulturan oso aberatsa den eta aspalditik datorkigun ahozko literatura dugu: kantak, poemak...
Hala ere, idatzizkoaren produkzioa gero eta aberatsagoa da, batez ere azkenengo hamarkada honetan. Baina 1936. urteko gerra gertatu ondoren produkzioa behera egin zuen. Alabaina garai horretan haur eta gazte literaturako obra esanguratsu batzuk idatzi ziren: Haur elhe (1944) Oxibik idatzirikoa. Orixek, haurrentzako eginiko, Leoi- kumea eta Jon Etxaidek argitaratutako zenbait liburu.
Modu honetan eta haur eta gazte literatura gero eta garrantzi handiagoa duen heinean, aldizkariak argitaratzen hasi ziren 60. hamarkadatik aurrera.
Aldizkarien produkzioa gora egiten zuen bitartean, 1980. urtetik aurrera haur eta gazte literaturaren eboluzioa gertatu zen, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga eta Mariasun Landa idazleen obrei esker, garai haretan hasiko baita literatura modernoa.
Gaur egun argitaratzen diren liburu kopurua 1803 eta 1980. urteen artean kalera irtetzen zirenak baino gehiago dira.
Azken batean, irakurleok gara modu batean bai ahozko, bai idatzizko euskal literatura aberastu dezakeguna.
Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izatekotan web orri honetan sartu zaitekez.
2007/10/22
Ipuinak aukeratzen...
Oraingo honetan, umeen ipuinak aukeratzerako orduan kontuan hartu beharreko irizpideei buruz arituko natzaizue. Gai honi buruz hitz egiteko sarean aurkitu dudan blog batean oinarrituko naz.
0- 2 urte bitartean umeek oraindik irakurtzen ez dakiten arren, komenigarria da haien adinerako aproposak diren ipuinak erakustea eta haiekin gainbegiratzea. Ipuin horrek bigunak, ohialezkoak... izango dira.
Liburuekin duten lehenengo kontaktu honetan, nahiz eta letrak zer diren ulertu ez, imaginazioa edo egunerokotasuna lantzen duten irudiak begiratzea gustoko dute. Hori dela eta, eredu hori jarraitzen duten liburuak erabiliko dira.
2-4 urte bitartean liburua liburu bezala hartzen hasiko da. Honetan oinarrizkoak diren kontzeptu batzuk barneratzen hasten dira (handia, txikia, kanpoan, barruan...). Hori dela eta kontzeptu hauek lantzen dituzten ipuinak eskainiko dizkiegu.
4-7 urte. Adin honekin fikzioa eta errealitatea nahasten duten arren, logika sinplea garatzen hasten dira.
Hori dela eta emandako orientabideak aproposak izan daitezke, kontalariak umearen adinaren arabera, zein ipuin aukeratu behar duen gogoan izateko.
Bukatzeko, nik 0-7 urteen arteko ideiei buruz idatzi dudan arren, informazio gehiago nahi izatekotan hasieran aipatutako blogean aurkituko duzue, bertan 13 urte eta hortik gora jarraitu beharreko pausuak komentatzen baitira.
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
2:45
0
iruzkin
Etiketak: Ipuin aproposak. Orientabideak.
2007/10/21
Nola kontatu ipuinak haurrei?
Hemen naukazue berriro ere. Honetan blog bat aurkitu dut non ipuinak nola kontatu behar diren azaltzen duen.
Haurrei asko gustatzen zaizkie ipuinak entzutea, horregatik kontalariak ipuinak irakurri edo kontatu ditzake. kontatutako ipuinak esanahia sinpleagoa izango du, egitura konplexuak alde batera usten direlako. Bestaldetik, hitzez hitz irakurritako ipuinak abantaila emango dio haurrari, honek ipuina beste batean hartu dezakeelako berriz irakurtzeko. Azken batean, bai ahoz, bai hitzez hitz kontatzeak onurak ematen dizkio haurrari.
Hori dela eta, hurrengo pausuak kontuan hartzea komenigarria litzateke:
1.- IPUINA ONDO AUKERATU
Lehenengo eta behin, ondo aukeratu behar da kontatzera goazen ipuina. Ipuin- kontaketa komunikazio- jarduera denez, kontalariak ipuin egokia aukeratu behar du, norberaren emozioa dastatu ahal izateko.
2.- LEKUA
Ipuina espazio jakin batean lekutu behar da, zeren ez da berdina izango adibidez, ekintzak klasean gertatzea edo mendian. Hau da, ipuinak bere giroa behar du.
3.- ISILTASUNA
Isiltasunak garrantzi handia du, umeek ipuinaren zain isilik egon behar direlako eta entzuten ikasi behar dutelako.
4.- KONTATZEKO ERA
Honetan sei ezaugarri hartzen dira kontuan: apaltasuna, mugimendu logikoa, gorputza, erritmoa, keinuak eta aurpegia. Azkenengo biak garrantzi handikoak dira ipuina entzuten dagoenak, kontalariak egiten dituen keinuak eta jartzen dituen aurpegien arabera istorioa modu batean edo bestean ulertuko duelako.
Hauek dira ipuin bat kontatzerakoan kontuan hartu beharrekoak. Azken batean, ipuin bat ondo kontatzeak onurak ekartzen dizkio bai kontalariari, berak kontatuko istorioa besteen gustokoa izan delako, bai haurrari, kontakizuna bizi izan duelako.
Informazio gehiago nahi izanez gero, blog honetan sartu zaitekez.
Egilea
maitane gutierrez bilbao
en
6:34
0
iruzkin
Etiketak: Ipuin kontaketa.

