2007/12/03

Iñaki Lasa, ipuin kontalaria.

kaixo berriro ere. Oraingo honetan Iñaki Lasa kontalariak, adinaren arabera proposatzen dituen saioei buruz arituko naiz.

Iñaki Lasak Bizkaian urte asko daramatzan arren, Beasain izan zen ipuin kontalari honek ezagutu zuen Euskal Herriko lehen herria.

Lasak txikitatik bere aitonaren eskutik bizi izan ditu ipuin kontaketak eta horrek egin dio hain zuzen ere, gaur egun horretan aritzeak.

Kontalari honek pasadizoak, ipuinak, kontakizunak eta euskalkiak maite ditu, baita bertso, musika eta kantuak ere.

Eta kontalari lanetan ibiltzeaz gain, antzerki bikoizketa eta itzultzaile bezela ere aritu da.

Hori dela eta, hauxe da Lasak proposatzen duena, zenbait eskoletan probatu ondoren:



- 2 urtetik 6 urtera bitartean, saio laburrari ematen dio garrantzia, hain zuzen ere, 30 minutuko bi emanaldi. Txikitxoen ipuinak, kanta lelo errazdun banarekin, gitarra, ahoko arpa, ahoko soinua,...lagun izaten ditu.

- 7 urtetik, 11 urtera ere iraupen berdineko emanaldiak proposatzen ditu baina honetan aurkeztuko diren gaiak adin honi egokitutakoak izango dira: Euskal mitologiako ipuinak eta mundu zabalekoak. Astoa eta otsoaren arteko bertso-elkarrizketa kantatua gitarra laguntzarekin.

- 11 eta 14 urte bitartean, 40 minutuko emanaldi bat eskeintzen du.Euskal mitologiako kontakizunak eta mundu zabalekoak.

- Helduentzako bi ikuskizun ordu batekoa bakoitza.“Bertan goxo”
Abestiak: Amak ezkondu ninduen, Hamairu urte; bertsoak: Astako eta otsako, Ke te pareze, Mari”. Balkanetako ipuinak, Euskal Herrikoak, Saharako kontakizun laburrak, aitona zenari entzunak...“Ekialdeko eta hemengo ipuinak” Txinako ipuinak dira asko.



Beraz, ikus dezakegu Lasak publiko zabalari eskeintzen dizkiola bere lanak. Modu honetan, nire ustez interesgarria izan daiteke kontalari honen emaitzak ikustera joatea.
Technorati Profile

2007/11/23

Hiru Txerritxoak


Nork ez du noizbait Hiru Txerritxoen istorioa irakurri? Irakurri ez duzuontzat, oraingo honetan hiru anaien arteko tira- birak labur- labur kontatzen ahaleginduko natzaizue.

Hiru Txerritxoak, basoan bizi ziren hiru anai ziren. Oso pozik bizi baziren ere, otsoaren beldur ziren, jango zutenaren beldur.Hori dela eta, txerritxoek etxe bat egitea pentsatu zuten, otso maltzurraren atzaparretatik babesteko.

Gazteenari jolastea asko gustatzen zitzaionez, lastozko etxe sinplea egin eta jolastera joan zen. Ertainak bere anai gaztea jolasten zegoela ikustean, ez zuen gogo handirik ipini etxea eraikitzeko eta burdinezko etxea egin zuen.

Baina zaharrenak zuhur jokatu eta adreiluzko etxea egiteari ekin zion.

Otsoak txerri txikiaren atzetik joan zen eta txerriak bere etxean salbu zegoela pentsatu arren, otsoak putz eta putz egin zuen etxea lurrera bota zuen arte.

Txerria beldurtuta, bere anai ertainaren etxera abiatu zen korrika batean, baina burdinezko etxea ez zen traba izan otsoak hau ere lurrera botatzeko.

Hori ikustean bi anaiek txerri nagusiaren etxera joatea pentsatu zuten. Han zeudela etxeko lehio eta ate guztiak ondo itxi zituzten. otsoak etxearen inguruan bueltaka hasi zen non sartu zitekeen ikusteko. Orduan eskailera luze bat hartu eta tximiniatik sartzea erabaki zuen. Baina txerri zaharrenak tximinian ura irekiten jarri zuen. Otsoa tximiniatik jeisten zegoela urara jausi eta erre egin zen.

Baso guztian zehar egon zen otsoak ohiuka. Eta handik aurrera ez zuen hiru txerritxoak jateko pentsamendurik izan.

Ipuin honek azken batean adierazi nahi diguna da, gauzak ondo eta astiro egin behar direla, emaitza onak izateko. hala ere, gehienetan ez da horrela egiten.

Hau izan da erabili dudan web orria.

2007/11/10

Zenbait bideo.

Etxean umeei ipuinak kontatzen badizkiegu ere, ikasgelan ere garrantzi handia hartzen dute. Horregatik hona hemen irakasle batek bost urteko ume talde bati kontatutako ipuin bat.

Guztiek borobil batean jesarrita daudela irakaslea ipuinari hasiera ematen diolarik, hasiera- hasieratik umeek gozotasunez jarraitzen dute istoria.




Hona hemen beste bideo bat, baina kasu honetan hiru urteko umeentzako.

2007/11/09

Txanogorritxu

Txanogorritxu Europan zehar lehenengo ahoz eta geroago idatziz hedatutako ipuina izan zen.
Kontakizuna herriaren segurtasuna eta basoaren arriskuaren arteko erlazioan oinarritzen da.

Baina nor izan zen ipuin honen asmatzailea?
Hain zuzen ere 1628. urtean jaiotako Charles Perrault. Ipuin hau 1697. idatzitako beste batzuekin batera argitaratu zituen. Baina Txanogorritxu ipuin bat baino gehiago zen, krudeltasunaz beteriko istorioa zen. Horren adibidea Perrault-ek ipuinari eman nahi zion eta azkenean ezabatu zuen zati honetan aurkitzen dugu, otsoak Txanogorritxuri amama hildaren odola hartzeko eskeintzen dionean.

Azken batean, ipuin honekin krudeltasuna erakutsi nahi bazuen ere haren helburua, gazteek ezezagunekin harremanik ez izatea zen.

Hala ere, ez da Perrault-en bertsioa bakarra izan, 1812. urtean
Grimm anaiek haiena idatzi zuten.
Hauen idazkia izan zen Txanagorritxu mundu osoan zehar ezaguna izatera bultzatu zuena.

Grimm anaien kasuan, ipuina askoz ere errugabea izateaz gain , alde batera usten zuen Perrault-ek adierazitako erotismoa. Amiera ere guztiz ezberdina izan zen, anaiek garai horretan ipuin guztiek zuten bukaera zoriontsuagaz amaitu baitzuten istorioa.

Bi bertsio hauek hainbat urtetan zehar esanguratsuenak izan diren arren, gaur egun ere bertsio desberdinak egiten jarraitzen direla esan dezakegu.

Horren inguruan zerbait gehiago irakurri nahi izatekotan satu web orri honetan.

2007/11/05

Zer egin gazteek irakur dezaten?


Haurrek irakurketaz goza dezaten eta harenganako garrantziaz ohartzeko, familiak funtsezko papera betezen du, gurasoen eskuetan baitago umeak irakurketa on bat jasotzea, bakoitzaren beharrak, zaletasunak...kontuan izanda.

Horregatik gurasoek zenbait ohar jarraitzea komenigarria da:

- Irakurketa ohitura bihurtu behar da umearen bizitzan, hau da, telebista ikustea edo jolastea egunerokotasuna bilakatzen diren bezala, irakurketak ere garrantzi hori izatera heldu behar da. Horregatik txikitatik zaletasun hori izateko, gurasoen lana ezinbestekoa da.

Azken batean ez da ezer lortzen irakurketa derrigortzen bada, emaitza positiboak lortuko ditugu umeek gurasoen laguntzarekin, liburuek eta ipuinek eskutzatzen dituzten istorioaz gozatzera heltzen direnean.

- Liburuak eskura jarri behar diren arren, ez dira apaindura bat izango balira bezala tratatuko. Horretarako haurra txikia denetik bere liburutegi propioa sortzeko eskatuko diogu, berak gustoko dituen liburuak jartzeko.
- Liburu dendak bisitatzeak irakurtzeko gogoa piztu diezaioke umeari, hainbat liburu ikusteak harenganako erakargarritasuna sortu dezakeelako haurrarengan.

- Txikitatik ohera doala ipuinen bat irakurtzen badiogu haurrari ohituratzat hartuko du.

- Zalantzak dituenean termino bat ulertzen ez duelako, laguntza eskeiniko diogu hiztegian bilatzen. Horrela bere hiztegia aberasten lagunduko diogu.

- Libururik ez debekatu, hau da, haien adinerako zeintzuk diren egokiak azaldu.

- Liburutegiko bazkidea izan.

- Zaletasunetara egokitu.

- Irakurketa konpartitua.

Beraz, umeek inoren laguntzarik gabe haien lehenengo ipuina irakurtzen dutenean, izugarrizko poza sentitzen dute. Hala ere, barneratze prozesu horretan gurasoek parte hartzen badute, irakurtze ikaste prozesua ziurazki hobea izango da.

Horren inguruan zerbait gehiago jakin nahi ez gero, web orri honetan sartzea gomendatzen dizut.

2007/10/25

Euskarazko haur eta gazte literaturaren inguruko historia pixka bat.

Euskarazko haur eta gazte literatura orain dela asko sortu zela pentsatzen den arren, 1803. urtean idatzi zen lehen liburua.

Idatzizko literaturaren ondoan, euskal kulturan oso aberatsa den eta aspalditik datorkigun ahozko literatura dugu: kantak, poemak...

Hala ere, idatzizkoaren produkzioa gero eta aberatsagoa da, batez ere azkenengo hamarkada honetan. Baina 1936. urteko gerra gertatu ondoren produkzioa behera egin zuen. Alabaina garai horretan haur eta gazte literaturako obra esanguratsu batzuk idatzi ziren: Haur elhe (1944) Oxibik idatzirikoa. Orixek, haurrentzako eginiko, Leoi- kumea eta Jon Etxaidek argitaratutako zenbait liburu.

Modu honetan eta haur eta gazte literatura gero eta garrantzi handiagoa duen heinean, aldizkariak argitaratzen hasi ziren 60. hamarkadatik aurrera.

Aldizkarien produkzioa gora egiten zuen bitartean, 1980. urtetik aurrera haur eta gazte literaturaren eboluzioa gertatu zen, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga eta Mariasun Landa idazleen obrei esker, garai haretan hasiko baita literatura modernoa.

Gaur egun argitaratzen diren liburu kopurua 1803 eta 1980. urteen artean kalera irtetzen zirenak baino gehiago dira.


Azken batean, irakurleok gara modu batean bai ahozko, bai idatzizko euskal literatura aberastu dezakeguna.

Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izatekotan web orri honetan sartu zaitekez.

2007/10/22

Ipuinak aukeratzen...

Oraingo honetan, umeen ipuinak aukeratzerako orduan kontuan hartu beharreko irizpideei buruz arituko natzaizue. Gai honi buruz hitz egiteko sarean aurkitu dudan blog batean oinarrituko naz.

0- 2 urte bitartean umeek oraindik irakurtzen ez dakiten arren, komenigarria da haien adinerako aproposak diren ipuinak erakustea eta haiekin gainbegiratzea. Ipuin horrek bigunak, ohialezkoak... izango dira.

Liburuekin duten lehenengo kontaktu honetan, nahiz eta letrak zer diren ulertu ez, imaginazioa edo egunerokotasuna lantzen duten irudiak begiratzea gustoko dute. Hori dela eta, eredu hori jarraitzen duten liburuak erabiliko dira.

2-4 urte bitartean liburua liburu bezala hartzen hasiko da. Honetan oinarrizkoak diren kontzeptu batzuk barneratzen hasten dira (handia, txikia, kanpoan, barruan...). Hori dela eta kontzeptu hauek lantzen dituzten ipuinak eskainiko dizkiegu.

4-7 urte. Adin honekin fikzioa eta errealitatea nahasten duten arren, logika sinplea garatzen hasten dira.

Hori dela eta emandako orientabideak aproposak izan daitezke, kontalariak umearen adinaren arabera, zein ipuin aukeratu behar duen gogoan izateko.

Bukatzeko, nik 0-7 urteen arteko ideiei buruz idatzi dudan arren, informazio gehiago nahi izatekotan hasieran aipatutako blogean aurkituko duzue, bertan 13 urte eta hortik gora jarraitu beharreko pausuak komentatzen baitira.

2007/10/21

Nola kontatu ipuinak haurrei?

Hemen naukazue berriro ere. Honetan blog bat aurkitu dut non ipuinak nola kontatu behar diren azaltzen duen.

Haurrei asko gustatzen zaizkie ipuinak entzutea, horregatik kontalariak ipuinak irakurri edo kontatu ditzake. kontatutako ipuinak esanahia sinpleagoa izango du, egitura konplexuak alde batera usten direlako. Bestaldetik, hitzez hitz irakurritako ipuinak abantaila emango dio haurrari, honek ipuina beste batean hartu dezakeelako berriz irakurtzeko. Azken batean, bai ahoz, bai hitzez hitz kontatzeak onurak ematen dizkio haurrari.

Hori dela eta, hurrengo pausuak kontuan hartzea komenigarria litzateke:

1.- IPUINA ONDO AUKERATU

Lehenengo eta behin, ondo aukeratu behar da kontatzera goazen ipuina. Ipuin- kontaketa komunikazio- jarduera denez, kontalariak ipuin egokia aukeratu behar du, norberaren emozioa dastatu ahal izateko.

2.- LEKUA

Ipuina espazio jakin batean lekutu behar da, zeren ez da berdina izango adibidez, ekintzak klasean gertatzea edo mendian. Hau da, ipuinak bere giroa behar du.

3.- ISILTASUNA

Isiltasunak garrantzi handia du, umeek ipuinaren zain isilik egon behar direlako eta entzuten ikasi behar dutelako.

4.- KONTATZEKO ERA

Honetan sei ezaugarri hartzen dira kontuan: apaltasuna, mugimendu logikoa, gorputza, erritmoa, keinuak eta aurpegia. Azkenengo biak garrantzi handikoak dira ipuina entzuten dagoenak, kontalariak egiten dituen keinuak eta jartzen dituen aurpegien arabera istorioa modu batean edo bestean ulertuko duelako.

Hauek dira ipuin bat kontatzerakoan kontuan hartu beharrekoak. Azken batean, ipuin bat ondo kontatzeak onurak ekartzen dizkio bai kontalariari, berak kontatuko istorioa besteen gustokoa izan delako, bai haurrari, kontakizuna bizi izan duelako.

Informazio gehiago nahi izanez gero, blog honetan sartu zaitekez.

2007/10/15

Umeek irakurketaz goza dezaten...

Ipuinak familian, eskolan edo gizartean, belaunaldiz belaunaldi mezuak zabaltzen joan dira. Mendeetan zehar umeei kontatzen zitzaizkien ipuinak eredu batzuk emateko tresna izan dira. Gaur egun, ipuinak gizartean eman diren aldaketetara egokitzen joan dira, eredu modernoagoak erabiliz, sinesgarritasuna ziurtatzeko asmoz.

Horrexegatik, umeak txikiak direnetik ipuinak, heziketarako erabili daitezkeen baliabiderik eraginkorrenak direla esan dezakegu. Hauen bitartez, haurrak bere irudimena lantzeaz gain, hainbat helburu didaktiko barneratzen ditu.

Baina haurrak ipuinaz goza dezan bai irakaslearen, bai gurasoen lana garrantzitsua da, hau da, pertsona hauek umeari irakatsi behar diote nola jolastu, hurbildu eta ulertu behar den irakurketa.

Behin liburu bat esku artean daukagula honako pausu hauek jarraitzea komenigarria da:

1.- Irakurtzen hasi aurretik ikus esplorazioa egitea interesgarria da, hau da, haurra ipuina kanpotik deskribatzea, azala ikutzea...

2.- Liburua ireki ondoren umearekin hurrengoa lantzen saiatuko gara: irudietan zeintzuk kolore dauden asmatu, haurrari gehien gustatzen zaiona seinalatu, errepikatzen den pertsonaia edo gauza bilatu...

3.- Liburua irakurri eta gero, haurrari pertsoanaia zehatz baten marrazkia egiteko edota istorioari beste amaiera bat emateko eskatuko diogu.

Badakigu haurrak gurasoak irakurtzen ikusten baditu, berari ere irakurtzeko gogoa piztuko zaiola. Horregatik prozesu hau jarraituz gero, umeak irakurketaz goza dezake eta horren garrantziaz ohartu daiteke.