2007/10/25

Euskarazko haur eta gazte literaturaren inguruko historia pixka bat.

Euskarazko haur eta gazte literatura orain dela asko sortu zela pentsatzen den arren, 1803. urtean idatzi zen lehen liburua.

Idatzizko literaturaren ondoan, euskal kulturan oso aberatsa den eta aspalditik datorkigun ahozko literatura dugu: kantak, poemak...

Hala ere, idatzizkoaren produkzioa gero eta aberatsagoa da, batez ere azkenengo hamarkada honetan. Baina 1936. urteko gerra gertatu ondoren produkzioa behera egin zuen. Alabaina garai horretan haur eta gazte literaturako obra esanguratsu batzuk idatzi ziren: Haur elhe (1944) Oxibik idatzirikoa. Orixek, haurrentzako eginiko, Leoi- kumea eta Jon Etxaidek argitaratutako zenbait liburu.

Modu honetan eta haur eta gazte literatura gero eta garrantzi handiagoa duen heinean, aldizkariak argitaratzen hasi ziren 60. hamarkadatik aurrera.

Aldizkarien produkzioa gora egiten zuen bitartean, 1980. urtetik aurrera haur eta gazte literaturaren eboluzioa gertatu zen, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga eta Mariasun Landa idazleen obrei esker, garai haretan hasiko baita literatura modernoa.

Gaur egun argitaratzen diren liburu kopurua 1803 eta 1980. urteen artean kalera irtetzen zirenak baino gehiago dira.


Azken batean, irakurleok gara modu batean bai ahozko, bai idatzizko euskal literatura aberastu dezakeguna.

Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izatekotan web orri honetan sartu zaitekez.

2007/10/22

Ipuinak aukeratzen...

Oraingo honetan, umeen ipuinak aukeratzerako orduan kontuan hartu beharreko irizpideei buruz arituko natzaizue. Gai honi buruz hitz egiteko sarean aurkitu dudan blog batean oinarrituko naz.

0- 2 urte bitartean umeek oraindik irakurtzen ez dakiten arren, komenigarria da haien adinerako aproposak diren ipuinak erakustea eta haiekin gainbegiratzea. Ipuin horrek bigunak, ohialezkoak... izango dira.

Liburuekin duten lehenengo kontaktu honetan, nahiz eta letrak zer diren ulertu ez, imaginazioa edo egunerokotasuna lantzen duten irudiak begiratzea gustoko dute. Hori dela eta, eredu hori jarraitzen duten liburuak erabiliko dira.

2-4 urte bitartean liburua liburu bezala hartzen hasiko da. Honetan oinarrizkoak diren kontzeptu batzuk barneratzen hasten dira (handia, txikia, kanpoan, barruan...). Hori dela eta kontzeptu hauek lantzen dituzten ipuinak eskainiko dizkiegu.

4-7 urte. Adin honekin fikzioa eta errealitatea nahasten duten arren, logika sinplea garatzen hasten dira.

Hori dela eta emandako orientabideak aproposak izan daitezke, kontalariak umearen adinaren arabera, zein ipuin aukeratu behar duen gogoan izateko.

Bukatzeko, nik 0-7 urteen arteko ideiei buruz idatzi dudan arren, informazio gehiago nahi izatekotan hasieran aipatutako blogean aurkituko duzue, bertan 13 urte eta hortik gora jarraitu beharreko pausuak komentatzen baitira.

2007/10/21

Nola kontatu ipuinak haurrei?

Hemen naukazue berriro ere. Honetan blog bat aurkitu dut non ipuinak nola kontatu behar diren azaltzen duen.

Haurrei asko gustatzen zaizkie ipuinak entzutea, horregatik kontalariak ipuinak irakurri edo kontatu ditzake. kontatutako ipuinak esanahia sinpleagoa izango du, egitura konplexuak alde batera usten direlako. Bestaldetik, hitzez hitz irakurritako ipuinak abantaila emango dio haurrari, honek ipuina beste batean hartu dezakeelako berriz irakurtzeko. Azken batean, bai ahoz, bai hitzez hitz kontatzeak onurak ematen dizkio haurrari.

Hori dela eta, hurrengo pausuak kontuan hartzea komenigarria litzateke:

1.- IPUINA ONDO AUKERATU

Lehenengo eta behin, ondo aukeratu behar da kontatzera goazen ipuina. Ipuin- kontaketa komunikazio- jarduera denez, kontalariak ipuin egokia aukeratu behar du, norberaren emozioa dastatu ahal izateko.

2.- LEKUA

Ipuina espazio jakin batean lekutu behar da, zeren ez da berdina izango adibidez, ekintzak klasean gertatzea edo mendian. Hau da, ipuinak bere giroa behar du.

3.- ISILTASUNA

Isiltasunak garrantzi handia du, umeek ipuinaren zain isilik egon behar direlako eta entzuten ikasi behar dutelako.

4.- KONTATZEKO ERA

Honetan sei ezaugarri hartzen dira kontuan: apaltasuna, mugimendu logikoa, gorputza, erritmoa, keinuak eta aurpegia. Azkenengo biak garrantzi handikoak dira ipuina entzuten dagoenak, kontalariak egiten dituen keinuak eta jartzen dituen aurpegien arabera istorioa modu batean edo bestean ulertuko duelako.

Hauek dira ipuin bat kontatzerakoan kontuan hartu beharrekoak. Azken batean, ipuin bat ondo kontatzeak onurak ekartzen dizkio bai kontalariari, berak kontatuko istorioa besteen gustokoa izan delako, bai haurrari, kontakizuna bizi izan duelako.

Informazio gehiago nahi izanez gero, blog honetan sartu zaitekez.

2007/10/15

Umeek irakurketaz goza dezaten...

Ipuinak familian, eskolan edo gizartean, belaunaldiz belaunaldi mezuak zabaltzen joan dira. Mendeetan zehar umeei kontatzen zitzaizkien ipuinak eredu batzuk emateko tresna izan dira. Gaur egun, ipuinak gizartean eman diren aldaketetara egokitzen joan dira, eredu modernoagoak erabiliz, sinesgarritasuna ziurtatzeko asmoz.

Horrexegatik, umeak txikiak direnetik ipuinak, heziketarako erabili daitezkeen baliabiderik eraginkorrenak direla esan dezakegu. Hauen bitartez, haurrak bere irudimena lantzeaz gain, hainbat helburu didaktiko barneratzen ditu.

Baina haurrak ipuinaz goza dezan bai irakaslearen, bai gurasoen lana garrantzitsua da, hau da, pertsona hauek umeari irakatsi behar diote nola jolastu, hurbildu eta ulertu behar den irakurketa.

Behin liburu bat esku artean daukagula honako pausu hauek jarraitzea komenigarria da:

1.- Irakurtzen hasi aurretik ikus esplorazioa egitea interesgarria da, hau da, haurra ipuina kanpotik deskribatzea, azala ikutzea...

2.- Liburua ireki ondoren umearekin hurrengoa lantzen saiatuko gara: irudietan zeintzuk kolore dauden asmatu, haurrari gehien gustatzen zaiona seinalatu, errepikatzen den pertsonaia edo gauza bilatu...

3.- Liburua irakurri eta gero, haurrari pertsoanaia zehatz baten marrazkia egiteko edota istorioari beste amaiera bat emateko eskatuko diogu.

Badakigu haurrak gurasoak irakurtzen ikusten baditu, berari ere irakurtzeko gogoa piztuko zaiola. Horregatik prozesu hau jarraituz gero, umeak irakurketaz goza dezake eta horren garrantziaz ohartu daiteke.