2008/01/06

Ipuinak kontatzeko beste modu interesgarri bat


Arratsaldeon denoi.

Gaurko honetan hitz arraro samar bati buruz arituko naiz. Badakizue zer esan nahi duen Kamishibai hitzak? Kami hitzak papera esan nahi du eta beraz, kamishibai-k paperezko antzerkigintza da, hau da, hitz gutxitan esanda, kamishibai ipuinak kontatzeko teknika japoniarra da.

Asianz gain, teknika hau pixkanaka- pixkanaka munduko zenbait tokitan ezaguna izaten ari da, hain zuzen ere, Amerika eta Europako herri batzutan, hoietako herri bat Euskal Herri izanik.

kamishibai-k honako hiru ezaugarri ditu:

1) Beti erabiltzen dugu "antzeztokia" kamishibai egiteko: butai delakoa.

2)Kamishibai- k haurrentzako ipuinak bezala irudiak dituen arren, teknika honek entzuleei istorioa aurrez aurre kontatuko dien narratzaile bat egongo da.

3) Kamishibaia paper zurruneko orrien bidez egiten da. Orri hoiek alde batetik testua idatzita dute, beraz narratzaileak erosotasun handiarekin kontatuko du ipuina, buruz ikasi behar ez duelako. Orriaren bestaldetik, irudia dago.

Teknika honekin haurren kontzentrazioa handitzen da eta horrek narratzaileari aukera ematen dio komunikazioa areagotzeko.

Kamishibai hizkuntza lantzeko oso teknika aproposa da, zeren haurrek narratzaileak esaten duena entzuteaz gain irudiak ikustea, argumentua hobeto ulertzen laguntzen die. Horrez gain, sortuko diren ipuin berriak, teknika honi garrantzia ematen badiote,ikasleen ahozko adierazpena eta idazketa lantzeko balio izango du.

Badirudi teknika hau nahiko aproposa dela ahozko eta idatzizko hizkuntzak lantzeko eta ikusi denez, Euskal Herriko zenbait ikastoletan emaitza onak ematen ditu. Beraz, teknika honi aukera bat ematea aproposa izan daitekeela uste dut.



Gai honi buruz informazio gehiago nahi izatekotan, sartu web orri honetan.