2008/01/12

Euskal Herriko mitologia

Nork ez du noizbait euskal mitlogiako istoriorik entzun? Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan kristau eta paganoak nahasturik agertzen zaizkigu.

Euskal mitologia, alegiazko kontakizun, elezahar, sasi-jainko, antzinako balizko jainko edo heroien gertaeretan oinarritzen da.

Normalean kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen digu. Gehienetan, antzinako jainko eta heroien ekintzetan oinarritzen diren arren, batzutan, giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia islatzen ditu.

Mitoak, kondairak duten esanahiaren arabera sailka daitezke: batzuk lurraz kanpoko gaia (kosmosa) duten bitartean, beste batzuk lurtarrak dira.

Euskal mitologiako zenbait pertsonaia:


Mari:

Anbotoko Mari, Anbotoko Dama eta Murumendiko Dama izenak ere hartzen dituen emakume honek euskal mitologiako jainkosa nagusia da. Mari, Ama Lurraren irudikapena, izadiaren eta bertako elementu guztien erregina da.


Sugaar:

Mariren senarra da. Suge itxura du eta zerua zeharkatzen du, ekaitz eta trumoiekin harreman estua izanik.





Mikelats eta Atarrabi:

Ongia eta gaizkia adierazten duten bi pertsonaia hauek, Mari eta Sugaarren semeak dira.

Miketas, Etsairen ikasle izandakoa, gaiztoen ahaidea da. Harriak eta ekaitzak botatzen ditu uztak eta artaldeak hondatzeko.

Atarrabi edo Axular ostera, Etsairen ikaslea izan arren, zintzoen ahaidea da.


Lamiak:

Euskal mitologiako izakiak dira. Erreka zuloetan bizi eta urrezko orraziaz orrazten dira. Hankak ahate bezalakoak dituzte, eta gizakumeak liluratuta usten dituzte.






Sorginak:

Gauetan akelarre bilerak egiten diztuzten emakume hauek, egunean zehar Mariren neskameak dira.


Euskal mitologiari esker, istorio fantastikoetan barnera gaitezke eta gure irudimena garatu dezakeku Mari edo beste pertsonaiaren bat nolakoak izan daitezkeen pentsatuz.



Pertsonaien web orria hauxe da eta euskal mitologiaren inguruko informazio gehiago nahi izatekotan, nik hurrengo web orria erabili dut.