Ipuinak familian, eskolan edo gizartean, belaunaldiz belaunaldi mezuak zabaltzen joan dira. Mendeetan zehar umeei kontatzen zitzaizkien ipuinak eredu batzuk emateko tresna izan dira. Gaur egun, ipuinak gizartean eman diren aldaketetara egokitzen joan dira, eredu modernoagoak erabiliz, sinesgarritasuna ziurtatzeko asmoz.
Horrexegatik, umeak txikiak direnetik ipuinak, heziketarako erabili daitezkeen baliabiderik eraginkorrenak direla esan dezakegu. Hauen bitartez, haurrak bere irudimena lantzeaz gain, hainbat helburu didaktiko barneratzen ditu.
Baina haurrak ipuinaz goza dezan bai irakaslearen, bai gurasoen lana garrantzitsua da, hau da, pertsona hauek umeari irakatsi behar diote nola jolastu, hurbildu eta ulertu behar den irakurketa.
Behin liburu bat esku artean daukagula honako pausu hauek jarraitzea komenigarria da:
1.- Irakurtzen hasi aurretik ikus esplorazioa egitea interesgarria da, hau da, haurra ipuina kanpotik deskribatzea, azala ikutzea...
2.- Liburua ireki ondoren umearekin hurrengoa lantzen saiatuko gara: irudietan zeintzuk kolore dauden asmatu, haurrari gehien gustatzen zaiona seinalatu, errepikatzen den pertsonaia edo gauza bilatu...
3.- Liburua irakurri eta gero, haurrari pertsoanaia zehatz baten marrazkia egiteko edota istorioari beste amaiera bat emateko eskatuko diogu.
Badakigu haurrak gurasoak irakurtzen ikusten baditu, berari ere irakurtzeko gogoa piztuko zaiola. Horregatik prozesu hau jarraituz gero, umeak irakurketaz goza dezake eta horren garrantziaz ohartu daiteke.
2007/10/15
Umeek irakurketaz goza dezaten...
Egilea maitane gutierrez bilbao en 3:18 0 iruzkin
Etiketak: Ipuinak. Irakurketan kontuan izan beharrekoa. Giroa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)