2008/01/18

Irakurketaz gozatzeko beste bide bat.

Gaur egun, haur literaturan dauden ipuinak bai gazteleraz, bai euskeraz idatzirik dauden arren, literatura mailan ere itzulpenak egiten direla esan behar dugu. Hona hemen Grimm anaiek idatziriko eta euskerara itzulitako "Bizitzaren muga" ipuina, non paragrafo bakoitzaren hasieran, zein pertsonaiak hitz egiten duen adieratzen du. Hori dela eta, pertsonaia bakoitzak esan behar duena kolore batez idatziko dugu, horrela umeekin irakurri nahi baldin bada, haiek pertsonaiak ondo desberdinduko dituzte.

KONTALARIA: Jainkoak mundua sortu eta izaki guztiei bizitzeko epea zehaztu nahi izan zienean, astoa agertu zen eta galdetu zion:

ASTOA: Jauna, zenbat denbora biziko naiz?

JAINKOA: Hogeita hamar urte, ondo iruditzen zaizu?

ASTOA: Zera, jauna, denbora gehiegi da. Kontu egiozu nire bizimodu petralari: zama gogorrak garraiatu beharra goizean hasi eta iluntzera arte, errotara arto-zakuak eraman beharra beste guztiek ogia jan dezaten, eta niretzat ukaldiak eta ostikadak besterik ez, erne eta bizi nadin! Barka iezadazu bizialdi luze horren zati bat.

KONTALARIA: Errukitu zen Jainkoa eta eman zizkion hamazortzi urte. Alde egin zuen handik astoa kontsolaturik, eta zakurra azaldu zen.

JAINKOA: Zenbat denbora bizi nahi duzu? Astoaren iritzian hogeita hamar urte gehiegi dira, baina zu ados egongo zara horiekin.

ZAKURRA: Jauna, ba ote da hori zure nahia? Kontua egin ezazu zenbat ibili beharko dudan arineketan; nire hankek ezingo dute hori jasan; eta behin galduz gero zaunka egiteko ahotsa eta kosk egiteko haginak, beste eginbeharrik ez dut izango, ez bada zoko batetik bestera marmarka ibiltzea.

KONTALARIA: Ohartu zen jainkoa zakurrak arrazoia bazuela, eta eman zizkion hamabi urte. Gero, tximinoa azaldu zen.

JAINKOA: Zu ederki asko biziko zinateke hogeita hamar urtean. Ez duzu astoak eta zakurrak adina lan egin beharrik, eta umore onean egoten zara beti.

TXIMINOA:Zera, Jauna, hala dirudien arren, bestela da. Zopa dagoenean, koilara dut falta. Beti egin behar izaten ditut txantxak. Aurpegiarekin imintzioka ibili beharra jendeak barre egin dezan, eta sagarren bat lortu eta haginka egiten diodanean, mikatz egoten da. Maizegi gorde ohi da tristura txantxaren atzean! Hogeita hamar urte ezin izango nituzke jasan.

KONTALARIA: Errukitu zen Jainkoa eta eman zizkion hamar urte. Agertu zen, azkenik, gizakia alai, sasoiko eta sendo, eta eskatu zion Jainkoari bizitzeko muga esan ziezaion.

JAINKOA: Hogeita hamar urtez biziko zara, aski duzu?

GIZAKIA: Bai bizialdi laburra! Etxea eraiki, nire beheko sua sugarretan hasi eta nik landatutako arbolak loratu eta fruituak ematen hasi orduko, pozez biziko naizela uste dudan unean, horra hil beharra! O, Jauna, luza ezazu nire bizitza!

JAINKOA: Erantsiko dizkizut astoaren hamazortzi urteak

GIZAKIA: Hori ez da nahikoa!

JAINKOA: Baita zakurraren hamabi urteak ere.

GIZAKIA: Oraindik ere gutxi da!

JAINKOA: Tira ba!, emango dizkizut tximinoaren hamar urteak, baina ez duzu besterik izango.

KONTALARIA: Abiatu zen gizakia, pozik ez ordea. Beraz, gizakia hirurogeita hamar urtez bizi ohi da. Lehenengo hogeita hamarrak haren giza urteak dira eta azkar igarotzen zaizkio; urte horietan sasoiko egoten da, alai, gogoz egiten du lan eta poza hartzen du bere bizimoduarekin. Gero astoaren hamazortzi urteak datoz; zamak bata bestearen ondotik pilatzen zaizkio: garia garraiatu, besteei jatekoa eman beharra; eta kolpeak eta ostikadak ditu lan leial horrentzako saria. Handik gerora etortzen dira zakurraren hamabi urteak; bazter batean egoten da etzanda purrustaka, eta ez du haginik kosk egiteko. Eta garai hori igarota, tximinoaren urteek osatzen diote amaiera. Orduan gizakia txotxolotu egiten da, tontakeriak egiten ditu, eta umeek hari iseka.

Hona hemen testua koloreztatuta, zein polita, e?

Azken baten ipuinak umeei honela eskeiniz gero , agian gogo gehiago jar dezakete irakurketan.

Hona hemen ipuina topatu dudan web orria. Nire ustez bertan sartzea interesgarria izan daiteke, ipuinaren kontaketa egiten baitalako, entzun jartzen durn gunean klikatuz gero.

2008/01/17

Ipuinak kontatzearen garrantzia

Oraingo honetan, Beñat Doxandabaratz-i buruz aritzen den blog bati buruz hitz egingo dut. Bere ustez, ipuinak kontatzean, garrantzi handikoa den arau hirukia ezarri behar da: publikoa, ipuina eta kontalaria.

Baina ez hori bakarrik, gaur egun, bai bertsolaritzak, bai antzerkigintzak, kontalaritzak baino garrantzi handiagoa izatea lortu dutela goraipatzen du.

Azken batean, idazle honek ipuinak hautatzeko lehen eta egungo nahasketa egiten du eta gaiak berdinak direla dio.

Hauxe da blog-ean esaten dena, hala ere, elarrizketari buruz zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, hona hemen web orria

2008/01/14

Power Point

Hona hemen sarean aurkitutako power point bat.


2008/01/12

Euskal Herriko mitologia

Nork ez du noizbait euskal mitlogiako istoriorik entzun? Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan kristau eta paganoak nahasturik agertzen zaizkigu.

Euskal mitologia, alegiazko kontakizun, elezahar, sasi-jainko, antzinako balizko jainko edo heroien gertaeretan oinarritzen da.

Normalean kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen digu. Gehienetan, antzinako jainko eta heroien ekintzetan oinarritzen diren arren, batzutan, giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia islatzen ditu.

Mitoak, kondairak duten esanahiaren arabera sailka daitezke: batzuk lurraz kanpoko gaia (kosmosa) duten bitartean, beste batzuk lurtarrak dira.

Euskal mitologiako zenbait pertsonaia:


Mari:

Anbotoko Mari, Anbotoko Dama eta Murumendiko Dama izenak ere hartzen dituen emakume honek euskal mitologiako jainkosa nagusia da. Mari, Ama Lurraren irudikapena, izadiaren eta bertako elementu guztien erregina da.


Sugaar:

Mariren senarra da. Suge itxura du eta zerua zeharkatzen du, ekaitz eta trumoiekin harreman estua izanik.





Mikelats eta Atarrabi:

Ongia eta gaizkia adierazten duten bi pertsonaia hauek, Mari eta Sugaarren semeak dira.

Miketas, Etsairen ikasle izandakoa, gaiztoen ahaidea da. Harriak eta ekaitzak botatzen ditu uztak eta artaldeak hondatzeko.

Atarrabi edo Axular ostera, Etsairen ikaslea izan arren, zintzoen ahaidea da.


Lamiak:

Euskal mitologiako izakiak dira. Erreka zuloetan bizi eta urrezko orraziaz orrazten dira. Hankak ahate bezalakoak dituzte, eta gizakumeak liluratuta usten dituzte.






Sorginak:

Gauetan akelarre bilerak egiten diztuzten emakume hauek, egunean zehar Mariren neskameak dira.


Euskal mitologiari esker, istorio fantastikoetan barnera gaitezke eta gure irudimena garatu dezakeku Mari edo beste pertsonaiaren bat nolakoak izan daitezkeen pentsatuz.



Pertsonaien web orria hauxe da eta euskal mitologiaren inguruko informazio gehiago nahi izatekotan, nik hurrengo web orria erabili dut.

2008/01/09

Bernardo Atxaga


Kaixo berriro ere. Gaurko honetan Bernardo Atxagari buruz arituko naiz. Bere bizitzaren inguruko datu batzuk emateaz gain, argitaratutako lanez ere arituko naiz.

Bernardo Atxaga Asteasun jaio zen 1951. urtean. Bilboko Unibertsitatean, Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen arren, hainbat lanbide desberditan aritu da: euskerazko irakaslea, irratiko gidoilaria... Gaur egun, literatura da, idazle honek literaturan jo eta ke ari da.

Argitaratutako lanak:

1976. urtean Ziutateaz eleberria.

1978. urtean Etiopia poema-liburua.

1993. urtean Poemas & Híbridos bilduma.

1995. urtean Dos hermanos (Bi anai).

1996. urtean Esos cielos ( Zeru horiek).

Bernardo Atxaga, euskarak duen adierazkortasunaren eta sendotasunaren erreferentzia saihestezin eta bikain bihurtu da.

Obabakoak 1988. urtean argitaratua, arraskata handia lortu zuen. Honi esker, Literaturako Sari Nazionala, Kritikaren Saria, Euskadi Saria eta Pariseko Millepages Saria lortu ditu. Euskeraz idatzitako liburu hau hurrengo hizkuntzatara itzulia izan da:



Euskera: Erein, 1.988

- Gaztelera:

Ediciones B, Tiempos Modernos bilduma, 1989

Ediciones B, VIB bilduma, poltsiko-argitalpena, 1993

Ediciones B, BDB bilduma, poltsiko-argitalpena, 1995

Ediciones B, Ficcionario bilduma, 1997

Círculo de lectores, (Club argitalpena), 1990

Punto de Lectura, poltsiko-argitalpena, 2000

- Katalana: Ediciones B, Línea d'ombra bilduma, 1990. Itzultzailea: Marta Hernández Pibernat

- Frantsesa: Christian Bourgois Éditeur, 1991. Itzultzailea: André Gabastou

- Italiera: Giulio Einaudi Editore, 1991. Itzultzailea: Sonia Piloto di Castri

- Alemana: Schönbach Verlag, 1991 y Unionsverlag, 1995 (poltsiko-argitalpena). Itzultzailea: Giovanna Waeckerlin Induni

- Portugesa: Quetzal Editores, 1992. Itzultzailea: Egito Gonçalves

- Nederlandera: Nijgh & Van Ditmar, 1992. Itzultzailea: Johana Vuyk - Bosdriesz

- Ingelesa (U.K.): Hutchinson, 1992 y Vintage, 1993 (poltsiko-argitalpena)

- Ingelesa (U.S.A.): Pantheon Books, 1993 y Vintage, 1994 (poltsiko-argitalpena) Itzultzailea: Margaret Jull Costa

- Grekera: Editions Ekkremes, 1993. Itzultzailea: Stratos Ioanndis

- Suediera: Albert Bonniers Förlag, 1994. Itzultzailea: Ulla Roseen

- Norvegiera: Gyldendal Norsk Förlag, 1994. Itzultzailea: Arne Worren

- Finlandiera: Tammi Publishers, 1994. Itzultzailea: Tarja Roinila

- Albaniera: Dituria, 1996. Itzultzailea: Mira Meksi

- Daniera: Samlerem Förlag, 1997. Itzultzailea: Iben Hasselbalch

- Friulanoa: Renzo Ciutto, 1999. Ez dago zehaztuta noiz argitaratuko den

- Errumaniera: Itzulpena: Aurel Covaci. Ez dago zehaztuta noiz argitaratuko den

- Txekiera: Ewa Edition. Ez dago zehaztuta noiz argitaratuko den

- Hindiera: Saga Publications, 1998. Ez dago zehaztuta noiz argitaratuko den

- Turkiera: Döst Kitabevi, 2000/2001

- Kroaziera: Demetra, 2000/2001

- Asturiera: Editora del Norte, 1995. Itzultzailea: Lena Rodríguez Coalla

- Poloniera (zatia): Ofizina Literazka, 1992. Itzultzailea: Anna Sobolewska eta beste batzuk.

- Arabiera (Siria) (zatia): Dar Altaliaa Al-Jadidah, 1999



Horrez gain, autore oparo honek zenbait liburu kaleratu ditu etxeko gazteentzako:



- NIKOLASAREN ABENTURAK ETA KALENTURAK:

Juan Carlos Eguillorren irudiak
Euskera: Elkar, 1979
Gaztelera: Ediciones B, Marabierto bilduma, 1989
Katalana: (Nikolasa, històries i cabories)

Ediciones B, Marobert bilduma, 1989. Itzulpena: Josep Daurella

La Magrana, 1998, Pep Montserratek egindako beste irudi batzuekin

- RAMUNTXO DETEKTIBE:

Juan Carlos Eguillorren irudiak
Euskera: Elkar, 1979
Gaztelera: Ediciones B, Marabierto bilduma, 1989
Katalana:

Ediciones B, Marobert bilduma, 1989

La Magrana, 1998, Pep Montserratek egindako beste irudi batzuekin

- LA CACERÍA:

Altea, 1986
Asun Balzolaren irudiak

- CHUCK ARANBERRI DENTISTA BATEN ETXEAN:

Juan Karlos Eguillorren irudiak
Euskaraz Erein argitaletxeak argitaratu zuen (1982) eta katalanez La Magranak (1985)

- SIBERIAKO IPUIN ETA KANTAK:

Euskera: 4 liburuz osatutako seriea, Ereinek argitaratua

Jimmy Potxolo. Antton Olariagaren irudiak (1984)
Antonino Apreta. Jon Zabaletaren irudiak (1982)
Asto bat hipodromoan. Jon Zabaletaren irudiak (1984)
Txitoen istorioa Asun Balzolaren irudiak (1984)
Katalanera itzuliak, Ediciones Bromera-k argitaratu ditu (1992)

Gaztelera: Aurreko bilduma Latinoamerikan argitaratu du Editorial Laboratorio Educativok. Izenburuak:

Jimmy Potxolo
Antonino Apreta
Un burro en el hipódromo
Los pollitos y Bakarty James


- FLANNERY ETA BERE ASTOKILOAK:

Gaztetxoentzako kontuak, Elkar argitaletxeak euskaraz argitaratuak (1991). Gaztelerara itzulia (Ediciones B, 1992, Hora Cero bilduma) eta italierara (Giunti Gruppo Editoriale, 1996).

Diskoa argitaratu zuten Flannery eta bere astokiloak (Elkar,1986) kontuetan agertzen diren abestiekin; musika Juan Carlos Pérezena da. Kontuetan oinarrituta Euskal Telebistak 1993an marrazki bizidunen seriea eman zuen euskaraz.


- XOLAK BADU LEHOIEN BERRI:

Liburu hau umeentzat hamar liburuz osatutako bildumaren lehenengoa da. Irudiak: Mikel Valverde

Euskarazko argitalpena Ereinek egin zuen (1995)

Gaztelera: (Shola y los leones)

Ediciones SM, 1995

Círculo de Lectores, 1997
Katalana: Cruïlla, 1995
Alemana: Altberliner, 1996
Frantsesa: La Joie de Lire, 1999. Itzultzailea: André Gabastou
Italiera: Piemme junior, 1998. Itzultzailea: Maria Bastanzetti
Turkiera: Günisigi Kitapligi, 1999. Itzultzailea: Ilknur Ayasli
Pol Pot antzerki-konpainiak sarritan antzeztu du ipuin hau


- XOLA ETA BASURDEA

Irudiak: Mikel Valverde

Euskadi Saria 1997
Literaturako Sari Nazionaleko finalista umeentzako kategorian

Seriaren bigarren liburua

Euskera: Erein 1996
Gaztelera:

Ediciones SM

Círculo de Lectores, 1997
Katalana: Cruïlla, 1998
Alemana: Albertliner, 1998
Frantsesa: La Joie de Lire, 1999. Itzultzailea: André Gabastou

- MUNDUA ETA MARKONI

Euskaraz eta gazteleraz argitaratua (Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1995). Eskolarako agenda formatoan argitaratu zen BBK Agenda izenburupean. Irudiak: Mikel Valverde.

Markonitar Handien Ekintza handiak
Los grandes episodios de la gran familia Markoni

Euskaraz eta gazteleraz argitaratua Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak (1997); lehenago eskolarako agendetan bildutako kontuen bilduma da.

Bambulo I: Lehen urratsak / Bambulo: Primeros pasos
Bambulo II: Krisia / Bambulo: La crisis

Irudiak: Mikel Valverde
Euskera: Erein, 1998
Gaztelera: Alfaguara, 1998
Katalana: Alfaguara, 1999
Alemana: Altberliner, 2000
Italiera: 2000

Bambulo III. Ternuako penak / Bambulo III. Amigos que cuentan

Euskera: Erein, 1999
Gaztelera: Alfaguara, 1999


- XOLA EHIZAN

Gara, 2000



Bera, ikus daitekenez Atxagaren lanak Euskal Herrian ezagunak izateaz gain, izugarrizko arrakasta dute hemendik kanpo.

Bai Bernardo Atxagari, bai bere lanei buruz informazio gehiago nahi izatekotan, hona hemen web orria.

2008/01/06

Ipuinak kontatzeko beste modu interesgarri bat


Arratsaldeon denoi.

Gaurko honetan hitz arraro samar bati buruz arituko naiz. Badakizue zer esan nahi duen Kamishibai hitzak? Kami hitzak papera esan nahi du eta beraz, kamishibai-k paperezko antzerkigintza da, hau da, hitz gutxitan esanda, kamishibai ipuinak kontatzeko teknika japoniarra da.

Asianz gain, teknika hau pixkanaka- pixkanaka munduko zenbait tokitan ezaguna izaten ari da, hain zuzen ere, Amerika eta Europako herri batzutan, hoietako herri bat Euskal Herri izanik.

kamishibai-k honako hiru ezaugarri ditu:

1) Beti erabiltzen dugu "antzeztokia" kamishibai egiteko: butai delakoa.

2)Kamishibai- k haurrentzako ipuinak bezala irudiak dituen arren, teknika honek entzuleei istorioa aurrez aurre kontatuko dien narratzaile bat egongo da.

3) Kamishibaia paper zurruneko orrien bidez egiten da. Orri hoiek alde batetik testua idatzita dute, beraz narratzaileak erosotasun handiarekin kontatuko du ipuina, buruz ikasi behar ez duelako. Orriaren bestaldetik, irudia dago.

Teknika honekin haurren kontzentrazioa handitzen da eta horrek narratzaileari aukera ematen dio komunikazioa areagotzeko.

Kamishibai hizkuntza lantzeko oso teknika aproposa da, zeren haurrek narratzaileak esaten duena entzuteaz gain irudiak ikustea, argumentua hobeto ulertzen laguntzen die. Horrez gain, sortuko diren ipuin berriak, teknika honi garrantzia ematen badiote,ikasleen ahozko adierazpena eta idazketa lantzeko balio izango du.

Badirudi teknika hau nahiko aproposa dela ahozko eta idatzizko hizkuntzak lantzeko eta ikusi denez, Euskal Herriko zenbait ikastoletan emaitza onak ematen ditu. Beraz, teknika honi aukera bat ematea aproposa izan daitekeela uste dut.



Gai honi buruz informazio gehiago nahi izatekotan, sartu web orri honetan.

2008/01/03

Praktiketan izandako esperientzia.



Kaixo berriro ere!!!

Badakigunez, haurrak txikiak direnean irakurtzen ez dakiten arren, komenigarria da bestelako pertsonek haiekin ipuinak gainbegiratzea eta haien aurrean irakurtze itxurak egitea.

Baina ipuinak etxean irakurtzeaz gain ikastolan ere lekutxo bat du. Horregatik oraingo honetan, praktiketan egon naizen irakaslearekin, berak ipuinak nola kontatzen zituen azaltzen ahaleginduko naiz.

Lehenengo eta behin eta azalpenak ematen hasi baino lehen, irakasleak ume guztiek jesarrita egon arte itxaroten zuen. Gelan ixiltasuna nagusi zela, ipuin bat kontatuko ziela eta adi- adi egon behar zutela esaten zien.Batzutan lurrean jesartzen ziren eta beste batzutan aulkietan.

Irakasleak ez zituen ipuinak asmatzen, irakurtzen zituen. Baina irakurtzen zuen bitartean irudiak erakusten zizkien.

Irakaslea zutunik mantentzen zen ipuina kontatzen zuela eta bitartean irudiak deskribatzen zizkien.

Ipuina irakurtzen bukatu ondoren galdera solteak egiten zituen umeek erantzuteko.

Normalean ipuin berdinarekin denbora nahikotxo ematen zuten, umeek istorioa ondo ulertzeko.

Egoera hau umeek irakurketaz gozatzeko bide bat izanik, lantzea komenigarria izan daitekeela uste dut.